atletismoa

June Kintanak Indurain Fundazioaren beka jaso du

Guaixe 2023ko eka. 16a, 10:45
June Kintana Aire Zabaleko Espainiako Txapelketan. ARTXIBOA.

Ekainaren 22an emanen diote, Nafarroa Arenan eginen den ekitaldi publikoan

Indurain Fundazioak 8000 euroko subentzioa eman dio June Kintana bakaikuarrari. Osotara, 142 kirolari nafarrek jaso dute beka, 30 kirol modalitate ezberdinetan. Kintanak programa olinpikoaren baitan jaso du hori, denboraldian zehar lortutako emaitzengatik.

Fundazioak datorren ekainaren 22an, ostegunean, entregatuko ditu beka horiek, Nafarroa Arenan eginen den ekitaldi publiko batean, arratsaldeko 18:30ean.