Maiatza herrian

Guaixe 2023ko eka. 15a, 11:08
Maiatza Bakaikura jaitsi dute. BAKAIKU.INFO

Ekainaren 17an, larubata, Bakaiakuko Gazte Asanbladak maiatza herriko plazan zutituko du.

Maiatzaren 1ean jaso zuten Bakaikuko maiatza mendian, eta udako solstizioarekin batera herrira jaitsi eta herriko plazan zutitzen dute. Ekainaren 17an, larunbata, 18:00etan, jasoko dute Bakaikuko Gazte Asanbladaren eskutik maiatza plazan. Ondoren, pintxo potea izanen da.

Eguraldi txarra zela eta ezin izan zuten maiatza ekainaren 17an zutitu, eta ekainaren 23an, San Juan bezperan, sua piztu aurretik eginen dute.