Pantxike Kontreras Rodriguez bizkaitarrak Bakaiku izenburuko liburua argitaratu zuen. 178 orritan garai bateko Bakaikuko industria, osasun zerbitzu, abesti eta hainbat pasadizoren berri jaso zuen. Kontrerasek argitaratu zuen lana, 50 ale, 7.000 pezetatan (42,07 euro) eskuratu zitekeena. Egilea antropologia ikaslea zen eta Bakaikuko barnetegira etorri zen. Bakaikuarrak ezagutu eta harreman horretatik sortu zen liburua.