Uztailaren 21ean hasiko dira Bakaikuko festak

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 12:22

2022ko Bakaikuko festak. ARTXIBOA

Uztailaren 21ean, ostirala, hasi eta uztailaren 25era, asteartea, ospatuko dituzte bakaikuarrek festak.

Santiago egunarekin bat ospatzen dituzte festak Bakaikun, eta aurten uztailaren 21etik 25era ospatuko dituzte, ostiraletik asteartera arte. Aurtengo berezitasuna uztailaren 23an, igandean, Espainiako Parlamentuko hauteskundeak izanen da. Dena dela, bost eguneko festak ez du etenik izanen.

Uztailaren 21ean herri mugimenduak antolatutako Etxera bazkarian parte hartzeko tiketak dendan, Koxkon edo elkarteko ordenagailuan eros daitezke, uztailaren 20ra artea. Egun horretan herri mugimenduaren Etxera eguna izanen da, eta euskal preso eta iheslariak Bakaikuko jaietara elastikoa janzteko oharra zabaldu dute.

Uztailaren 22an, larunbata, antolatu duten kalderete bazkarirako kaldereteak egitera animatu ditu udalak herritarrak. Hala bada, udaleko Whatsappean jakinarazi behar da. Bestetik, bazkariaren prezioa 20 euro da. Uztailaren 25ean, asteartean, festetako azken egunean herri afaria eginen dute eta parte hartzeko aurretik tiketak dendan, elkarteko ordenagailuan edo udaletxean erosi behar dira, 27 eurota, uztailaren 19a baino lehen.

Larunbatean, uztailaren 22an, Bakaikuko festetara joateko Jaibus zerbitzua izanen da.

Bakaikuko festetako egitaraua

Uztailak 21 ostirala
Herri mugimenduaren Etxera eguna

15:00 Etxera bazkaria. Bazkolostea, Amaiur eta Aritzekin, herri mugimenduak antolatuta.

19:00 Festen hasiera: etxajua, japoniar bonbak, buruhandiak eta Bakaikuko zortzikoa.

Ikurrak jasoko dira, plazako hagetan, herri mugimenduak antolatuta.

19:30 Dispertsioaren amaiera ospatzeko topa, herri mugimendiak antolatuta.

20:00 Auzatea, Bakaikuko ehiztari kuadrillaren eskutik.
BGAren txozna irekiera, herri mugimenduak antolatuta.

20:00 – 22:00 Txorongo Txaranga.

00:00 Dj Kaiko eta DJ Zigich BGAren txoznan, herri mugimenduak antolatuta.

00:30 – 04:00 Lehian taldearekin dantzaldia.

Uztailak 22 larunbata

12:00 – 14:00 Haur eta gazteendako jolasak, plazan.

13:00 Bakaiku, Arbizu, Etxarri eta Altsasu Kantuz.

13:30 Auzatea, Hiru Haitz jubilatu elkartearen eskutik.

14:00 Play Back erakustaldia, plazan.

14:30 Rock and roll bazkaria, eskoletako belardian. Bazkalostean, konztertuak.

15:00 Kalderete bazkaria, plazan (bero asko eginez gero, elkartean). Bazkalostean bertsolariak: Mikel Goirienea, Ibon Larrazabal Larra, Asier Legarreta eta Jone Larrinaga, Eneko Fernandez eta Sakanako bertso eskola, Gabriel Aresti barnetegiak antolatuta.

17:00 Pilota partiduak, Iturrarte pilotalekuan.
Benjamin
Haitz Larrañaga – Tasi Arbizu / Laihotz Aguirre – Aner Navarro
Kimuak
Axio Saez de Adana – Haitz Lazkoz / Elene Razkin – Oier Mendinueta
Kadeteak
Jokin Olarra – Berat Eizagirre – Asier Zubiria / Alain Berastegi
Helduak
De la Fuente – Lizarraga / Olaetxea - Lazkoz

18:00 Eztanda Txaranga, herrian zehar.

20:00 Auzatea, Gabriel Aresti barnetegiaren eskutik.

22:00 Zezensuzkoa.

Arraltsaldean eta gauean Trikidantz taldearekin dantzaldia.

03:30 Gozaderik Djak, herri mugimenduak antolatuta, plazan.

Uztailak 23 igandea

13:30 Chuchin Ibañez & Garibaldi Band taldearen emanaldia.

13:00 – 15:00 Puzgarriak, eskolako belardian.

13:30 Auzatea.

18:00 Etorkizuna dantza taldearen emanaldia, plazan.

19:00 Herri apostua, herri mugimenduak antolatuta, plazan.

20:00 Auzatea, Bakarreko Etxea elkartearen eskutik.
Abiadura Handiko Trenik EZ herri mosaikoa, plazan, herri mugimenduak antolatuta.

22:00 Zezensuzkoa.

Arratsaldean eta gauean Trikiteens taldearekin dantzaldia.

Uztailak 24 astelehena
Herri mugimenduaren Aizti eguna

13:00 Iñaki Bizkai musikariaren emanaldia, plazan.

12:00 – 14:00 Haurren Hiria, ekolako belardian, Andra Mari ikastolaren eskutik.

13:30 Auzatea.

14:30 Jubilatuen bazkaria eta omenaldia, elkartean. Ondoren, Iñaki Bizkai musikariaren emanaldia.

Aiztiko bazkaria. Ondoren, mozkor jolasak, herri mugimenduak antolatuta.

18:00 Aizkolariak.
Herritik buelta, herri mugimenduak antolatuta.

20:00 Auzatea.

Arratsaldean eta gauean Gabenara taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25 asteartea
Herri mugimenduaren Mozorro eguna

13:00 Los Tenampas taldearen emanaldia, plazan.

13:30 Auzatea.

14:00 Mozorro bazkaria, herri mugimenduak antolatuta.

16:00 Txirrindularitza lasterketa, Aralar taldeak antolatuta.

20:00 Auzatea.

20:00 – 22:00 DJ Ki, plazan.

22:30 Herri afaria.

00:00 – 03:00 Ken Bat taldearekin dantzaldia.
DJ Tximeneas, BGA txoznan.