Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

EH Bildu, alde handiz, garaile Bakaikun

Guaixe 2023ko uztailaren 25a

Geroa Bai bigarren indarra izan da. Lautik bat botorik eman gabe gelditu zen.

Duela lau urteko deialdiarekin konparatuta, EH Bilduk Bakaikun boto bat (%0,81) irabazi du. Hamar bakaikuarretik seik haren alde egin dute. Geroa Baik 19 boto gutxiago (%48,72) jaso ditu. PSNk 5 boto irabazi ditu (%41,67). Navarra Sumak baino 4 boto gutxiago lortu du PPren eta UPNren baturak (%11,76). Azkenik, Sumarrek Elkarrekin Podemosek baino dozena bat boto gutxiago jaso ditu (%92,30). 

Maiatzeko foru hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk oraingoan bere emaitza bi bototan hobetu du Bakaikun (%1,63). Geroa Baik 18 boto galdu ditu (%47,37). PSNk 13 boto irabazi ditu (%325). PPk bere babesak bikoiztu egin ditu 8 boto gehiago lortuz (%100). UPNk, berriz, 8 boto galdu ditu (%36,36). Sumarrek, azkenik, 11 boto gehiago jaso ditu (%84,61).