Bakaikuarrak auzolanera deitu dituzte

Guaixe 2023ko ira. 22a, 11:00

Bakaiku garbitokia garbitu eta txukuntzeko auzolana. UTZITAKOA

Irailaren 30ean, larunbatarekin, izanen da.

Bakaikuko Udalaren auzolan ordenantzan jasotakoaren arabera, 18 eta 55 urte arteko bakaikuarrek auzolan bana egin behar dute urtean. Horri jarraituz, udalak hurrengo auzolanerako deialdia egin du: irailaren 30ean, larunbatarekin izanen da. Aukeran bost egiteko jarri ditu udalak: Launtzako gaztainadiaren garbiketa eta sasi garbitzea, parkeko baranda ipini, markesina margotu eta bernizatu, frontoiko baranda margotu eta frontoi ondoko erreka garbitu.

Izen emateko moduak honakoak dira. udala@bakaiku.eus posta elektronikora mezua bidaliz, bakaiku.eus web orriaren bidez, 948 562 509 telefonora hots eginez, udaleko Whatsappera/Telegramera (622 268 161) idatziz, udaletxeko idazkaritzara joz edo Ekhi Etxeberria edo Josetxo Kintanari esanez, idazkaritzara joaz. Udaletik bakaikuarrak auzolanerako ideiak eta proposamenak egitera animatu dituzte.