Atletismoa

June Kintana, Antoniuttiko erakustaldian

Guaixe 2023ko ira. 27a, 11:45

June Kintana, pisua jaurtitzeko prest. IÑAKI PORTO

Emakumeek atletismoko hainbat modalitate erakutsi zituzten Iruñean, jendaurrean.

Nafarroako Atletismo Federazioak lehendabiziko Woman´s Street Athletic saioa antolatu zuen irailaren 24an Iruñeko Antoniuttin, federazioaren mendeurrenaren ospakizunen barruan eta emakumezkoen atletismoa erakusteko. Emakume atletak kalera atera ziren euren diziplinen erakustaldia egiteko.  Abiadura probak, altuera jauziak eta pisu jaurtiketa izan ziren erakutsi ziren modalitateetako batzuk. Azken honetan June Kintana Larraza atleta bakaikuarrak hartu zuen parte. 

“Oso ekitaldi polita izan da. Kirol eder hau erakusteko primerako aukera izan da hau” azaldu zuen Kintanak. Diskoa da bere espezialitatea, baina Antoniuttin pisuarekin aritu zen. Ekitaldiak iruindarren arreta piztu zuen.