Nafarroako Gobernuak ibai gainean beste zubi bat eraikitzeko lanak hasi zituen lastail akaberan. Aurretik zegoen zubiaren parean, ekialdera, eraiki zuten. Zubi berritik autoak, traktoreak eta kamioiak pasako ziren eta zaharra oinezkoendako geldituko zen. Ordura arteko zubi bakarra 1909an jaso zuten, eta 7.500 pezetako (45,08 euro) aurrekontua izan zuen. XX. mendeko 60ko hamarkadan zubiaren zoruan porlana jarri zuten, gurdiak hobeki ibiltzeko.