Bakaikun zerbitzu anitzetako enplegatua kontratatuko du

Guaixe 2023ko urr. 23a, 11:15

Bakaikuko udaletxeko idazkaritzan emakumezkoak. ARTXIBOA

Lan eskaintza publikoa eginen duela jakinarazi du udalak.

Bakaikuko Udalak lanpostu bat betetzeko lan publikoaren eskaintza onartu du. Bere plantilla organikoan hutsik dagoen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete nahi du udalak. Horretarako, oposizio-lehiaketa deituko du. Lanpostua lanaldi osokoa da eta osagarri hauek ditu: lanpostuko %13, arriskuagatik %6 eta lanaldiaren luzapenagatik %10. Hautagaiek euskarazko B2 maila izan beharko dute. Bakaikuko Udalaren ebazpen horren kontra helegiteak aurkezteko aukera dago.