Bakaikuko Udalaren auzolan ordenantzaren arabera, 18 eta 55 urte arteko bakaikuarrek auzolan bana egin behar dute urtean. Egitekoa betetzen ez duenak zerga ordaindu beharko du. Horri jarraituz, udalak azaroaren 4rako auzolanerako deialdia egin du. Larunbat horretako auzolanerako izena ematen dutenek, 08:00etatik aurrera, bost lanen artean aukeratu beharko dute: parkeko barandilla jarri, zubiko barandilla margotu, Santioaldeko barandillak margotu, errotondara doan bideko ezponda garbitu edo Iturrarteko erreka garbitu.
Izen emateko moduak honakoak dira: udala@bakaiku.eus posta elektronikora mezua bidaliz, bakaiku.eus web orriaren bidez, 948 562 509 telefonora hots eginez, udaleko Whatsappera/Telegramera (622 268 161) idatziz, udaletxeko idazkaritzara joz edo Ekhi Etxeberria edo Josetxo Kintanari esanez, idazkaritzara joaz. Udalak bakaikuarrak auzolanerako ideiak eta proposamenak egitera animatu ditu.