dISKO JAURTIKETA

60 metroak amets

Guaixe 2023ko urr. 31a, 11:30

June Kintana, 2024ko denboraldia prestatzen. UTZITAKOA

June Kintanak 2024ko prestaketa hasi du

2024ko aurre denboraldian murgilduta dago June Kintana bakaikuarra,  Leongo goi errendimenduko teknifikazio zentroan. Uztailaren 5ean bere marka pertsonala gainditu zuen, Bartzelonan (58,08 m), eta aurtengo helburua 60 m-ra gerturatzea da, 2024ko ekainean Roman jokatuko diren Europako Txapelketetara sailkatu ahal izateko. Aurretik, martxoan Leirian (Portugal) jokatuko diren Europako Jaurtiketa Luzeen Kopan parte hartuko du, bertan aritzeko eskatzen den gutxieneko marka baitu. 
Pariseko Olinpiar Jokoak "amets ia eskuraezina" dira berarendako. Baina, nork daki?