Gau beltza Bakaikun

Guaixe 2023ko urr. 27a, 10:58

2022ko Bakaikuko Gau beltza. ARTXIBOA

Urriaren 31n, asteartea, kuiak apainduko dituzte eta kalejiran aterako dira, garai bateko ohitura berpituz.

Garai batean, Bakaikun, urriaren 31n Gau beltza osaptzen zen. Arbiak barrutik hustutzen ziren, barruan argia sartu eta herriko txoko ilunak argitzen zitzuten. Asteartean ohitura berpiztuko dute eta Gau beltza ospatuko dute. 16:30ean auzoan kuiak prestatzeko elkartuko dira. Ondoren, behin argiztatutako kuiekin musikaz girotutako kalejiran aterako dira, eta erronda amaituta gaztainak erretzea izanen da. Ohial zaharrekin eta aurpegian izara txuri batekin estalita janztera gonbidatzen dituzte parte hartzaileak, eta kalejiraren ordua baino hamabost minutu lehenago argiak itzaliko dituztela gogoratu dute antolataileek.

Bakaikuko Gau beltzaren egitaraua

Urriak 31 asteartea

16:30 Kuiak prestatu, auzoan.

18:30 Kalejira musikaz girotua, herritik.

19:30 Gazainak erretzea.