Gaztainak biltzeko eguna

Guaixe 2023ko azaroaren 3a

Azaroaren 5ean, igandea, Gaztaina Mozte eguna eginen dute, Bakaikun.

Azaroaren 5, igandea, egun berezia izanen da Bakaikun, urtero egiten duten Gaztaina Mozte eguna eginen dutelako. 10:30ean, plazatik kotxez aterako dira eta Mandubitara joanen dira. 10:45ean bertatik Auntzetxera ibilaldi gidatua eginen dute eta bitartean gaztainak bilduko dituzte, historia ezagutzeko aukera izanen dute eta gaztainonden informazioa jasoko dute ere. 12:30ean loreontzietan gaztainak landatuko dituzte, plazan, eta 13:00etatik aurrera udazkeneko pintxoak izanen dira Koxko tabernan.