Bakaikuko elkartearen eguna ospatuko dute

Guaixe 2023ko aza. 15a, 10:34

Bakarreko Etxea Elkartearen egun bat. ARTXIBOA

Azaroaren 18an, larunbata, Bakarreko Etxea elkartearen eguna izanen da.

Bakarreko Etxea Elkartearen eguna ospatuko dute azaroaren 18an, larunbata, 13:00etatik aurera, Bakaikun. Besteak beste, herri bazkaria eginen dute, eta bakaikuar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Txartelak elkarteko ordenagailuan, dendan, Koxko tabernan edo 660 698 738 telefonoan eros daitezke, 25 eurotan helduak eta 12 eurotan haurrak. Besteak beste, Bakaiku Kantuz, haurrendako jolasak eta bingoa, musa, karaoke eta abarreko bazkaldondoa izanen dira. Gauean, Deserrite eta Ahuntzak taldeen kontzertuak izanen dira, eta Deserrite talde burundarrak sare sozialetan jakinarazi duenez, abesti bat mustuko du Baikaikun.

Bakarreko Etxea Elkartearen egunaren egitaraua

Azaroak 18 larunbata

13:00 Poteoa Bakaiku kantuzekin.

14:00 Haurrendako bazkaria.

14:30 Herri bazkaria.

15:00 Haurrendako tailerrak.

16:30 Bazkalondoa: bingoa, musa, karaokea…

22:00 Mokadua.

23:00 Kontzertuak: Deserrite eta Ahuntzak taldeak.