Hamargarren kalendayua egiteko argazkiak behar dituzte

Guaixe 2023ko aza. 28a, 11:00

Emakumezkoa Hartzabalen Bakaikura begira. ARTXIBOA

Bakaikurekin lotura duten dozena bat argazki behar dituzte.

Bakaiku protagonistan den gaur egungo edo garai bateko argazkiekin ilustratutako egutegia argitaratuko dute atzera ere. Hamargarren aldia izanen da halako egutegia eginen dutena. Baina 2024ko egutegia egin ahal izateko, Bakaikurekin lotura duten argazkiak behar dituzte egutegiaren egileek. Irudia interesgarri edo politak emanez lagundu nahi duten bakaikuarrek haiek emateko abenduaren 4ra arte dute. Argazkiak dendan, Koxko tabernan edo udaletxean utz ditzakete. Modu telematikoan ere utz daitezke argazkiak, bakaiku.egutegia@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidaliz, edo 622 268 161 telefono zenbakira bidaliz. Egileek irudiak bidaltzera animatzearekin batera, gaztigatu dute argazki guztiak berehala bueltako dituztela.