Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatu nahi du

Guaixe 2023ko abe. 20a, 11:14

Jendea Bakaikuko udaletxeko idazkaritzan. ARTXIBOA

Aldi baterako izanen da. Bide batez, deialdia lan poltsa osatzeko erabiliko du.

Bakaikuko Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko deialdia egin du. Udalak jakinarazi duenez, aldi baterako kontratazioa izanen da. Aukeratutako pertsonak D mailari dagokion soldata eta lanaldi osoa izanen ditu. Lanpostua euskarazko B2 maila eskakizuna du. Deialdi bera baliatuko du izangaien zerrenda bat sortzeko, eta hura osatzen dutenengana joko du ordezkapen, baja edo errefortzuak behar dituenerako. Oposizioan parte hartzeko eskabideak Bakaikuko Udalean abenduaren 30era arte aurkez daitezke.