Udalak eta Nasuvinsak lanak despeditu dituzte

Guaixe 2024ko urt. 31a, 09:00
Eskolak hartu zituen eraikina guztiz zaharberrituta dago.

Eskolak hartu zituen eraikineko behe solairuak erabilera anitzeko gela eta goian etxebizitzak egin dira.

Kisusgileak aspaldi alde egin dute Bakaikuko eskola zaharren eraikina izan zenetik. Azkenak joaten goiko solairuan lan egin zutenak izan ziren, azaro hasieran. Nasuvinsak alokairurako hiru etxebizitza egin ditu. Hark 12,5 urtez kudeatuko ditu etxebizitza horiek eta, ondoren, udalaren eskutara pasako dira. 

Beheko solairutik kisusgileak udarako alde eginak ziren. Izan ere, han egindako hiru erabilera anitzetako gelatako bat hauteslekua hartu zuen garilaren 23ko hauteskundeetan. Ordutik puntualki erabili dira gela horiek: sppininga egiteko, hitzaldiren baterako... Bakaikuko alkate Egoitz Urritza Lazkozek azaldu duenez, "gelak janzteko altzariak jartzea falta da". Horretarako finantzabideak aztertzen ari da udala. Hori egin bitartean, alkateak gaztigatu duenez, udalak espazio horren erabilera arautu beharko du. 

Urritzak azaldu duenez, sppining bizikletak udaletxetik espazio berrira eraman zituzten, ariketa egiteko. Baina yoga ikastaroan daudenak nahiago izan dute udaletxean segitu. Udaletxean segitzen dute dantza eta trikitixa ikastaroak. Eskola zaharreko beheko solairuaren erabilera arautzearekin batera, udalak udaletxeko gela horrekin zer egin pentsatu beharko du ere. 

Bestalde, Bakaikuko Udalak zerbitzu anitzetan aritzeko langilea aldi baterako kontratatuko du aurten, etorkizunean egonkortzeko asmoz. Azkenik, herrian udaberrian festa antolatzeko aukera aztertzeko batzarra eginen da gaur, 19:00etan.