Otsailaren 10ean Nafarroako Neguko Jaurtiketa Luzeen Txapelketa jokatu zen Iruñeko Larrabide estadioan. Grupompleo Pamplona Atletico taldeko June Kintana Larraza atleta bakaikuarrak etxean jokatu zuen, eta emakumezkoen disko jaurtiketa txapelketa irabazi zuen, Angela Ferreira Lechadoren eta Nerea Lechado Goñiren aurretik.
Kilo bateko diskoarekin 52,71 metroko jaurtiketa eginda irabazi zuen bakaikuarrak Nafarroako txapelketa. Aurretik 50,22 m, 50,23 m, 50,18 m eta 50,78 m-ko jaurtiketak egin zituen Kintanak. Angela Ferreira bigarrenaren jaurtiketa onena 38,68 metrokoa izan zen, eta Nerea Lechadorena 33,66 metrokoa.