disko jaurtiketa

June Kintana, urrezkoa zazpigarrenez

Guaixe 2024ko ots. 26a, 13:00

June Kintana, jaurtitzear. MIGUELEZ TEAM / FEDERACION ESPAÑOLA ATLETISMO

Bakaikuarrak Neguko Jaurtiketa Luzeen Espainiako Txapelketako disko jaurtiketa irabazi du, Jaenen

Otsaialren 24an eta 25ean Espainiako Neguko Jaurtiketa Luzeen Txapelketa jokatu zen Jaenen. June Kintana Larraza jaurtitzaile nafarrak (Grupompleo Pamplona Atletico) bere zazpigarren txapelketa irabazi zuen, kilo bateko diskoa 53 metrora jaurti eta gero. Txapelketa oso lehiatua izan zen, Kintanak bere bosgarren jaurtiketan lortu baitzuen 53 metroko jaurtiketa. Kintanak lehia estua izan zuen Daniela Fernandez (Valencia Atletismo) atletarekin. 20 urtez azpiko gazteak 52,60 metroko jaurtiketa egin zuen bere lehen saiakeran. Esan bezala, Kintanaren bosgarren saiakerara arte (53 m) ez zen urrea erabaki. 

June Kintanaren atzetik Daniela Fernandez (Valencia Atletismo) sailkatu zen, zilarra, 52,60 metrorekin. Andrea Alarcon (AA Catalunya) brontzea izan zen, 51,59 metroko jaurtiketarekin, 

53 metroko jaurtiketa June Kintanaren denboraldi honetako bere erregistrorik hoberena da. Bere marka pertsonala 58,09 metrokoa da.