Balorazio txostena egiteko batzorde mistoa osatu zuten Bakaikuko Udalak eta Nafarroako Gobernuak, eta bien artean ondu dute agiria. Balorazio txostenaren proiektua interesa dutenen eskura egonen da udaletxean eta bakaiku.eus udalaren webgunean. Balorazio txostena dokumentu tekniko bat da. Haren bidez herriko ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka emateko metodo eta parametro teknikoak ezartzen dira.