Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak onartu egin du Gh Guerra Manutención Guema SA enpresaren eskaera. Zubi garabiak fabrikatzen dituen enpresak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, beste bi hondakin mota sartzea eskatu du, honakoak; 080119 EHZ kodea duena, pinturarekin nahasitako urei dagokiena, eta, bestetik, 120109 EHZ kodea duena, taladrina hondarrei dagokiena.