Etxerako egurra eska daiteke dagoeneko

Guaixe 2024ko mar. 25a, 11:19
Bakakiku ikuspegia autobia gaineko zubitik. ARTXIBOA

Bi eskaera mota daude: norberak arduratzea loteaz edo enpresa bati uztea. Zein aukera nahi den eta harremanetarako telefonoa eman beharko dute interesa duten guztiek.

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, etxeko surako egurra nahi duenak orain eskatu beharko du. Horretarako martxoaren 25era arteko epea dago. Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, egur lote bakoitza sei tonakoa da eta haien zozketarako bi aukera daude. Lehenengo aukera betikoa, ohiturazkoa, da. Hau da, lotea eskuratu duen bakaikuarra arduratzen da bere zuhaitzak mozteaz, haiek txikitzeaz eta egurra etxera eramateaz. Aukera horren alde egiten duenak konpromisoa hartuko du lana indarrean dagoen araudiari segituz eginen duela, segurtasun eta osasun neurriak betez. Lehen aukera horrek 20 euroko balioa du. 

Bigarren aukera da egin beharreko lanak Arpana Forestal SM basogintzako enpresak egitea da. Haiek egurra moztu eta eskatzaileak adierazten dion ate, partzela edo lekuan utziko luke egurra, bost metro luzeko enborrak. Aukera horren alde egiten dutenek 40 eta 45 euro artean ordaindu beharko dute, pisuaren arabera. 

Eskaerak hiru modutara egin daitezke: eskabidea udaletxeko postontzian utzita, udala@bakaiku.eus e-posta helbidera mezua bidaliz edo 948 562 509 telefono zenbakira hots eginez.