Atletismoa

June Kintana, Nafarroako 2023ko atleta onena

Guaixe 2024ko mar. 25a, 13:00
June Kintana eta Nassim Hassaous, Nafarroako 2023ko atleta onenak. FEDERAZIOA

Disko jaurtitzaile bakaikuarrak martxoaren 21ean jaso zuen Nafarroako Atletismo Federazioak eskainitako oroigarria

Martxoaren 21ean Nafarroako Atletismo Federazioak VIII. Nafarroako Atletismoaren Gala ospatu zuen Iruñeko planetarioan. Bertan 2023ko atleta eta kirolari onenak saritu zituzten. June Kintana Larrazak eta Nassim Hassaous Garciak Nafarroako atleta onenen saria jaso zuten. Hassaous korrikalaria da, eta, besteak beste Nafarroako 5.000 metroko errekorra gainditu zuen 2023an, Espainiako Kross Txapelketan bosgarren sailkatu zen, eta Munduko Txapelketan 31.

June Kintanak 2023an egindako lorpenei dagokienez, Espainiako Aire Zabaleko Espainiako Txapelketan disko jaurtiketa txapelduna izan zen, Espainiako Neguko Jaurtiketa Luzeen Txapelketan bigarren, eta Nafarroako disko jaurtiketa errekorra apurtu zuen. Bere marka pertsonala ere apurtu zuen (58:08 m). 

Bestalde, atletismo egokituan aritzen den Rosa Jaka Villanuevak aequo saria jaso zuen.