Bakaikuarren festa berria

Guaixe 2024ko api. 29a, 10:38

Udaberriko festak ospatu dituzte asteburuan.

Bakaikuarrek estreinakoz udaberriko festak ospatu dituzte. Egitaraua ostiralean hasi eta larunbatean izan zuen segida. Eguraldiak hala behartuta ospakizunaren erdigunea Santio plazan jarritako karpa eta Iturralde frontoia izan ziren. Azken horretan herri apustua jokatu zuten bakaikuarrek. Lau talde lehiatu ziren. Final erdietan talde bat bestearen kontra lehiatu zen. Baloien laguntzaz kontrako taldeko kideak kanporatu behar zituzten, eta beste taldearen bandera eskuratu. Aldi berean, nork bere bandera babestu beharra zuen. Bi banderak eskuratzen zituen taldea zen irabazlea. Apustuak hainbaten jakin-mina piztu zuen. Ondorengo herri bazkarian 150 bakaikuar baino gehiago elkartu ziren.