Adrian Martinez, Asier Capon eta Ainhoa Quintana akordeoilarien kontzertua izanen da maiatzaren 11n, larunbata, 19:30ean, Bakaikun. Hirurak Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko akordeoi ikasleak dira, eta Sarasate, Bach, Semionov eta abarren lanak interpretatuko dituzte. Bakaikun ez ezik, Galarren, Tafallan eta Ericen kontzertuak emanen dituzte ere, maiatzaren 4an eta 25ean, hurrenez hurren.