Kamioiak autobian istripua izan zuen

Guaixe 2024ko mai. 15a, 08:51

Kamioia bi erreiak erdibitzen dituen hesiaren kontra gelditu zen. @policiaforal_na

Ez zen inor zauritu, baina trafikoa bideratu behar izan zen.

Sakanako Autobian (A-10), Iturmendiko noranzkoan zihoan kamioi batek istripua izan zuen Bakaiku parean atzo eguerdian. Kamioi batek autobideko bi noranzkoak banatzen dituen hesia jo zuen, kabinako ezkerreko gurpila haren gainean geldituz, atoia ez zen irauli. Zorionez ez zen inor zauritu. Ezbeharra zela eta autobiako bi noranzkoetan ezkerreko erreia moztu zuen Foruzaingoak eta bere kideak izan ziren trafikoa bideratu zutenak. Altsasuko parkeko suhiltzaileak ere joan ziren istripuaren tokira.