Maiatzaren 17an Jaen Paraiso Interior atletismo meetinga jokatu zen Andujarren. Emakumezkoen disko jaurtiketan Europako izar handiekin lehiatu zen June Kintana Larraza atleta bakaikuarra. Zituen sei saio edo aukeretatik hiru huts egin zituen Kintanak, eta 53,05 metrokoa izan zen egindako jaurtiketa luzeena, bere hirugarren jaurtiketan hain zuzen ere. Txapelduna Ozlem Becerek turkiarra izan zen (59,25 m), eta haren atzetik Sfefania Strumillo italiarra (57,01 m), Emili Conte italiarra 56,03 m), Zara Obamakinwa britainiarra (55,35 m) eta Karolina Urban poloniarra (54,63 m) sailkatu ziren.
Maiatzaren 22an June Kintanak Jose Antonio Cansino Oroimenezko Meetingean parte hartuko du, Castellonen, eta maiatzaren 25ean, Ohorezko Mailako ligako finalean lehiatuko da, Castellonen.