Suhiltzaileen erreskatea mendian

Guaixe 2024ko mai. 27a, 11:16

Suhiltzaileen autoa dermioko bidean aparkatuta. @bomberos_na

Min hartutako emakumezko bat osasun etxera eraman zuten. Santa Marina ermitako bidean egin zuten.

Urbasa gainean dagoen Santa Marina ermitarako bidean, Bakaikun, emakumezko mendizale batek min hartu zuen domeka arratsaldean. Larrialdi zerbitzuak gaztigatuta, Altsasuko parkeko suhiltzaileak Bakaikura joan ziren eta handik bidean gora egin zuten zaurituarengana iristeko. Hura onik jaitsi eta anbulantzian Etxarri Aranazko osasun etxera eraman zuten emakumezkoa.