Ekainaren azken asteburuan La Nucíak (Alacant) Espainiako Aire Zabaleko Atletismo Txapelketak jokatu ziren. June Kintana Larrazak disko jaurtiketan parte hartu zuen. Rankingean hirugarren postuan iritsi zen txapelketetara, eta bigarren sailkatu zen (52,72 m), Ines Lopezen (55,14 m) atzetik. "Denboraldi zaila eta gero, bigarrena Espainiako Txapelketetan. Eskerrak ondoan zaudetenei" eskertu du bakaikuarrak Sare Sozialetan.
Kintanak Espainiako Aire Zabaleko Txapelketetan lau urrezko (2019, 2021, 2022 eta 2023), hiru zilarrezko eta brontzezko bat ditu.
Nafarroak guztira zazpi domina lortu ditu Espainiako Aire Zabaleko Txapelketetan. Urrezkoa (Manu Quijera, xabalina), zilarrezko bost (Nico Quijera, xabalina; Asier Martinez 100 m hesi-lasterketa; Sergio Fernandez, 400 m hesi-lasterketa; June Kintana, disko jaurtiketa; eta 4x100 m emakumezkoen erreleboak, Laila Lacuey, Nerea Bermejo, Iratxe Sarasola eta Paula Garcia), eta brontzezko bat (Andrea Arilla, luzera jauzia).