Uztailaren 24an hasiko dira Bakaikuko festak

Guaixe 2024ko uzt. 19a, 13:32

Santiago egunaren bezperan hasi eta uztailaren 28ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak bakaikuarrek.

Santiago eguna uztailaren 25ean izanen da, eta haren harira ospatuko dituzte Bakaikuko festak; uztailaren 24an, bezperan, hasiko dira eta igandera arte, 28ra arte, iraunen dute. Festen hasiera etxajuaren ondoren Etxera bazkaria izanen da, eta uztailaren 21 arte izena emateko aukera dago, dendan, Koxko tabernan edo elkartean, 15 eurotan orokorra eta langabetu eta ikasleek 12 eurotan.

Bestetik, uztailaren 28an Rock eguna antolatu du kuadrilla batek ere festen barruan; bazkarirako sarrerak Koxkon eros daitezke, 40 eurotan. Ondoren, Sinonimo de Lucro taldearen kontzertua izanen da.

2024ko Bakaikuko festetako egitaraua

Uztailak 24 asteazkena

13:00 Festen hasierako etxajua.

Japoniar bonbak, buruhandiak eta Bakaikuko zortzikoa.

13:30 Auzatea eta Txorongo Txarangarekin kalejira herrian zehar.

15:00 Etxera bazkaria. Ondoren, Txorongo Txaranga.

19:00 Bezperak.

20:00 Auzatea ehiztariak eskainita eta buru handiak.

20:00 – 22:00 / 00:00 – 03:00 Fan&Go taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25 osteguna

12:00 Meza.

12:30 Haur eta gazteendako jolasak: zaku lasterketa, puxikak lehertzea, botilak urez bete, sagarrak hozkatzea eta garraiatzea eta bizikletarekin zintak hartzeko ginkana. 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Oharra: Bizikleta eraman behar da.

13:30 Auzatea.

Japoniar bonbak eta buruhandiak.

Tenampak taldearen kontzertua.

16:00 Txirrindularitza: Eskolen mailako Bakaikuko Santio Saria, Aralar Txirrindularitza Taldeak antolatuta. Bakaiku, Iturmendi eta Etxarri Aranatz artean.

20:00 Auzatea Bakarrekoetxea elkarteak eskainita eta Zarata txarangak girotua.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 – 03:30 Luhartz taldearekin dantzaldia.

Uztailak 26 ostirala

12:00 Meza adinekoen omenez.

13:30 Pantxo Balbuenaren kontzertua, plazan.

13:30 Auzatea.

Japoniar bonbak eta buruhandiak.

14:30 Jubilatuen bazkaria eta omenaldia, elkartean.

18:00 Pilota partiduak:

Haitz Larrañaga – Tasio Arbizu / Laihotz Aguirre – Oihan Palacios

Unai Perez – Oihan Lopetegi / Oier Mendinueta – Adur Huarte

Asier Zubiria – Alain Berastegi / Xabier Etxeberria – Jokin Olarra

18:30 Emakumeen pala partidak.

20:00 Auzatea.

00:30 Kontzertuak: Guri Bost, Kaparrak eta DJ Jotatxo.

Uztailak 27 larunbata

12:30 Puzgarriak, eskolako belardietan.

13:00 Bakaikuko, Arbizuko, Etxarriko eta Altsasuko Kantuz.

Zarata txarangarekin kalejira, herrian zehar.

13:30 Auzatea jubilatuak eskainita.

17:00 - 20:00 Puzgarriak, eskolako belardian.

18:00 Tondatatxonda Debertsio eta Jaia Kiki, Koko, Moko pailazoen ikuskizuna, Gabriel Aristiren eskutik.

19:00 Ping pong txapelketaren finala.

20:00 Auzatea Barnetegiak eskainita. Japoniar bonbak eta buruhandiak.

20:00 - 22:00 DJ ONFiesta.

22:00 Zezensuzkoa.

22:00 Herri afaria.

00:00 - 03:30 Lehiean taldarekin dantzaldia.

Uztailak 28 igandea

13:00 Sakanako trikitilariak, herrian zehar.

13:30 Auzatea.

14:30 Rock eguna: bazkaria, eskoletako belardian.

17:00 Rock eguna: Sinonimo de Lucro taldearen kontzertua.

18:00 Benito Rosen ikuskizuna.

20:00 - 22:00 Atikipunk taldearen kontzertua.

20:00 Auzatea. Japoniar bonbak eta buruhandiak.

22:00 Zezensuzkoa.

00:00 - 02:30 Ezpika taldearekin dantzaldia.