Bakaikuko Udalak herriko mendiari dagokion 2024-2025 urteetarako Ustiapenen eta Hobekuntzen Bi Urteko Plana onartu zuen. Han jasoa dagoen baso-aprobetxamendu gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan saldu nahi du. Epaitza 1.672 pagok osatzen dute, 815,3 m³ pago egur eta 1.742,1 m³ egur enbor txiki egiten dutenak. Udalak 58.744,82 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. Enkantean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea agorrilaren 30ean despedituko da.