Duela 25 urte...

San Benitoko margoak

Guaixe 2024ko aza. 19a, 11:01

Urbasa magalean dagoen ermitan margoak agertu ziren  

Bakaikuarrak larunbatetan elkartu eta egoera txarrean zegoen San Benito ermita konpontzen ari ziren. Horretan ari zirela, ermitaren barruko aldeko paretetan XIX. mende hasierako margoak agertu ziren: gurutze bidea, minaren ikur diren iltzeak, mailua, arantzadun koroa, gurutzeak, apaingarri geometrikoak... Herrian bi jarrera sortu ziren: margoak mantentzearen aldekoak eta kontrakoak. Nafarroako Museoari eskatu zioten iritzia.