Duela 25 urte...

Bihurgune arriskutsua

Guaixe 2024ko abe. 31a, 11:03

Bakaikuko hilerri pareko bihurgunean hainbat istripu izan ziren. Azkenekoan herritar bat hil zen  

Bigarren mailako errepidetik Bakaikura sartzeko autobia gainean zubia egin zuten. Hilerri parean errepideak 90 graduko bihurgunea du. Autobia zabaldu zenetik bihurgunean bost istripu izan ziren. Haietan gidariak zauritu ziren. Baina azkenekoan, 1999ko abenduaren 26an izandakoan, auto batek paseatzen zegoen gizonezko bat harrapatu eta hil egin zuen. Alkateak bihurgunearen arriskuaz hitz egiteko bilera eskatu zion Nafarroako Gobernuari.