Guemak ingurumen baimen bateratuan aldaketa egin du

Guaixe 2024ko urr. 4a, 11:11

Lantegiaren ikuspegia. ARTXIBOA

Sortzen dituen bi hondakin gehituko ditu.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak onartu egin du Gh Guerra Manutención Guema SA enpresaren eskaera. Zubi garabiak fabrikatzen dituen enpresak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, beste bi hondakin mota sartzea eskatu du. Batetik, 191204 EHZ kodea duena, plastikoari eta kautxuari dagokiena, eta bestetik, 120120* EHZ kodea duena, esmerilaketa materialei eta harriei dagokiena.