Urriaren 12an, larunbata, Klasikoen Topaketa VII. Katxarro Eguna izanen da, 10:00etatik aurrera, Bakaikun, Bakarrekoetxea elkarteak antolatuta Katxarros de maderaren laguntzarekin. Topaketa bitartean Mobylette Cady baten zozketa eginen dute. 14:30ean parte hartzaileen eta ikusleen bazkaria eginen dute, eta parte hartzeko 25 euro helduek eta 10 euro haurrek ordaindu behar dute. Katxarro egunean parte hartzeko 680 825 557 telefonoan edo @katxarroeguna_bakaiku sare sozialetan.
VII. Katxarro Eguna
10:00 - 13:00 Klasikoen topaketa.
11:30 Parte hartzaileendako luntxa.
12:00 Sakanatik ibilbidea.
14:30 Bazkaria, elkartean.