Automobilismoa

Katxarreatzeko eguna Bakaikun

Guaixe 2024ko urr. 14a, 11:38

VII. Katxarro eguna izan zen urriaren 12an Bakaikun. Mota askotariko katxarroek herria bete zuten, denak 25 urte baino gehiagokoak.

Bakaikuko Katxarro egunean 90. hamarkadako BMW eta Golf asko ikus zitezkeen, Citroen klasikoagoak, antzinako kotxeak, kamioi handiak, adin guztietako motor eta txirrindak eta baita musika tresna zaharrak. Bi motorren zozketa egin zuten eta ondoren katxarro zaharrenari eta bitxienari sariak eman zituzten. Azkenik, Iturmenditik Arbizurako bidea egin zuten, errepideak katxarroz betez.