Bakaikuko Udalak, enkante bidez, 1.672 pagok osatzen duten epaitza saldu du. Maderas Larreta SM enpresak eskuratu du 69.066 euroren truke. Arbola horiek guztiek 815,3 m³ pago egur eta 1.742,1 m³ egur enbor txiki egiten dute. Baso aprobetxamendu hori Bakaikuko Udalak herriko mendiari dagokion 2024-2025 urteetarako Ustiapenen eta Hobekuntzen Bi Urteko Planaren barruan dago.