Herriko gaztainondoekin duten hitzordura ez zuten hutsik egin bakaikuarrek eta Gaztaina Mozte Eguna ospatu zuten domekan. Hainbat familia plazan elkartu eta autoekin basabera, Mandubitara joan ziren. Handik auntzetxerainoko bidea oinez egin zuten. Helduak eta txikiak gaztaina bilketan aritu ziren. Bakarrren batek etxerako sagarminak ere eraman zituen. Herrira bueltan udazkeneko pintxoak dastatzeko aukera izan zuten Koxko tabernan.