Bakaikuko Udalak jakinarazi du aurki kobratuko duela lur eta hiri kontribuzio zerga, urteko bigarren sei hilabetekoari dagokiona hain zuzen ere. Ordainketak helbideratuta dituztenei kontu korrontean kargatuko die zenbatekoa. Udalarekin ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek, berriz, lehenbailehen egin beharko dute ordainketa.