Istripuaren ondorioz, motor gidaria larri

Guaixe 2025eko urtarrilaren 7a

Istripuaren gunean traktorea eta larrialdi zerbitzuak. FORUZAINGOA

Traktore batekin izan zuen istripua.

Bakaikuko trenbide gaineko zubian motorrak eta traktoreak talka egin zuten abenduaren 28ko 16:07 aldera. Ezbeharraren ondorioz, motorra gidatzen zuen 23 urteko gizonezkoa makina bat kolpehartu zituen eta larri zauritu zen. Istripu tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina, Altsasuko suhiltzaileak, medikua zuen anbulantzia eta Foruzaingoko patruilak joan ziren.

Zauritua egonkortu ondoren Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten gaztea. Istripuaren ikerketa Foruzaingoaren esku gelditu zen.