Zirkulazio zerga ordaintzeko garaia iritsi da

Guaixe 2025ko mar. 17a, 11:30

Bakaikuko ikuspegia. ARTXIBOA

Martxoaren 25era arte ordaindu daiteke.

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, zirkulazio zerga borondatez pagatzeko epea otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 25ean despedituko da. Udal ordainagiriak bere kontu korrontean helbideratuta dituztenei epe horren barruan kargatuko die zenbatekoa udalak.