Estibaliz Maguregi Latsariak (Lavanderas) film dokumentalaren zuzendaria "oso eskertuta" dago Sakanako Mankomunitatearen gonbidapenagatik. Aurreko batean Urdiainen aurkeztu zuten dokumentala, arrakasta handiarekin, eta Bilboko ingurukoak izanik, "hemendik ez dago latsarririk", Sakanako herrietan daudenak "oso interesgarria" iruditzen zaio bat aurkitzen dutenean. Martxoaren 15ean, Bakaikuko eskola eraikinean izan ziren film dokumentalarekin.
'Latsariak' dokumentalaren aurkezpena, Bakaikun. @BERDINTASUNAS
Latsariak emakume oso langileak zirela esan du Maguregik. "Historian zehar ikusezinak izan dira. Gaur egun teknologia berriekin oso erraza da arropa garbitzea; bost mintutan garbigailua jarri. Baina prozesu hori latza zen, oso luzea". Xaboia egiteta arropa lizatzerainoko lana egiten zuten latsariek. Bestetik, lan hori egiten zuten bitartean saretzen direla esan du zuzendariak, "oso garrantzitsua da". Emakume taldeak sortzen ziren.
Latsarien lana ogibide ere bihurtu zela ondorioztatu dute dokumentalean: "Ogibide modura hartzen da, eta horrek profesionalizazio dakar, eta gizatearentzat garrantzitsua da". Historikoki gaixotasun eta izurrite asko zegoen garaian, ezinbesteko ogibide ere bazen: "Medikuntza aldetik osasuntsu bizirauteko modu bat zen. Oso interesgarria da alde horretatik".
1970. hamarkadara arte ohikoa zen, herri txikietan gehienbat, garbitokietan emakumeak lanean. "Garai horretan gauzak desberdinak ziren. Kontestu txiki batean harrematzeko zailagoa zen. Gaur egun taberna batera joan gaitezke, baina garai horretan emakumea etxearekin lotzen zen". Garbitokiak ziren, beraz, elkartzeko tokia.
Dokumentalarako elkarrizketatutako emakumeek bazekiten haien lana oso gogorra zela, "beti esaten dute ordu asko egiten zituztela eta lan gogorra zela", baina dokumentala ikusi arte ez dira haien lanaren garrantziaren kontzientea izan. "Hori ere oso plita da". Elkar ezagutu zuten eta kontzientziea hartu zutela esan du Maguregik: "Haien lanaren kontzientzia eta emakume gehiago egon zirela haiek bezala".
Latsariak (Lavanderas) dokumentalaren proiekzioak "oso politak eta aberatsak" izaten direla esan du zuzendariak. Emanaldia Argenis Mesa zuzendari artistikoak egindako performance batekin hasten da, "bizipen horien sarrera moduan". Ondoren, filmaren proiezkioa egiten dute, eta amaitzeko solasaldia: "herriko istorioak entzuten ditugu eta dokumentala egiten bizi ditugunak ere kontatzen ditugu".