Kataluniako Berguedà eskualdeko hainbat herritar Bakaikun bisitan izan ziren larunbatean. Bisita hango garapen agentziak eta Ateneu Cooperatiu Catalunya Centralek antolatu zuten. Kataluniarrek Bakaikuren errealitatea, elkartea, denda eta herri kooperatiba lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten. Topaketan parte hartu zuten bakaikuarrek esan zutenez, "oso aberasgarria eta atsegina izan zen proiektuak eta ideiak elkarbanatzea".