Atletismoa

June Kintana eta Asier Martinez, 2024ko Nafarroako atleta onenak

Guaixe 2025ko mar. 27a, 12:40

June Kintanak eta Asier Martinezek eskertuta jaso zuten saria. JAVIER BERGASA

Bi atletek IX Nafarroako Atletismoaren Galan jaso zuten saria

Nafarroako Atletismo Federazioak IX. Nafarroako Atletismoaren Gala antolatu zuen martxoaren 26an, eta bertan 2024ko atleta eta teknikari hoberenak izendatu zituzten. Federazioak June Kintana disko jaurtitzaile bakaikuarra eta Asier Martinez atleta iruindarra izendatu zituzten 2024ko atleta onenak. Sariarekin eta aitortzarekin eskertuta eta pozik azaldu ziren biak. 

Nafarroako Atletismo Federazioko presidente Maria Velazquezek atletismoak Nafarroan bizi duen garai ederra nabarmendu zuen ekitaldian. “Atletismo nafarra inoiz baino biziago dago” azaldu zuen.  Erronkak zeintzuk diren gaineratu zuen: “handitzen jarraitzea, inklusiboagoak izatea, gure kirolak ikusgarritasun gehiago izatea, gure instalazioak hobetzea, trebakuntza...”