Tomaketak, Bakaikura

Guaixe 2025ko mar. 31a, 09:24

Apirilaren 5ean, larunbata, emakumeendako yoga eta masaje saioa izanen da Bakaikun, Sakanako Mankomunitateak antolatuta.

Sakanako Mankomunitateak sustatutako Emakumeendako  Kirol Topaketen barruan, apirilaren 5ean Autozaintza: yoga eta masajea saioa antolatu dute Bakaikuko eskoletan, 10:30etik 13:00etara. Doaneko ekitaldia da, baina aurretik izena eman beharra dago kirolak@sakana-mank.eus posta elektronikoan, apirilaren  2ra arte. Saioan zaintza zerbitzua egonen da, behar duenak ere taxi zerbitzua izan dezake eta ahal duenak esterilla eraman dezake.