Suhiltzaileek sutea itzali zuten

Guaixe 2025eko apirilaren 10a

Suhiltzailea sua itzaltzen. @BOMBEROS_NA

Landaretza erre zen trenbide bazterrean.

Altsasuko parkeko suhiltzaileek Bakaikun piztu zen sute bat itzali zuten atzo arratsaldean. Trenbide bazterrean sua landaretza erretzen hasi zen. Suhiltzaileak gaztigatu zituzten eta haiek izan ziren ura erabiliz itzali zutenak.