Jubilatuak sanjoanak prestatzen

Guaixe 2025eko ekainaren 12a

Bi emakumezko eguteran eserita. ARTXIBOA

Ohi denez, bazkaria antolatu dute.

Bakaikuko Hiru Haitz jubilatu elkarteak aurten ere San Joanak ospatuko ditu. Eta ohi duenez, garagarrilaren 24rako, San Joan egunerako, bazkaria antolatu du. Jubilatu elkartearen bazkarira joan nahi duenak hilaren 16ra arteko epea du izena emateko. Horretarako elkarteko zuzendaritzako kide den bakarren bati esatearekin nahikoa da. Bazkideek bazkariagatik 27 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez direnek 32.