Dendan ordezko langilea behar dute

Guaixe 2025eko ekainaren 27a

Emakumezkoa dendan sartzen. ARTXIBOA

Udako oporretako ordezkapena egiteko da.

Bakaikun herri dendarako langile baten bila dabiltza. Lanaldi erdiko (%62) lanpostu bat eskaintzen dute. Kontratatuko duten pertsona dendako ohiko langileak oporretan dauden bitartean haiek ordezkatuko ditu. Kontratua garilaren 31tik agorrilaren 29ra
iraungo du.

Interesa duenak 623 019 026 telefono zenbakira hots egin edo mezua bidali dezake. Bestela, posta elektronikoko mezua bidali daiteke bakaikuarrok.koop@gmail.com helbidera. Azken aukera da dendatik pasatzea eta edo langileei datuak eman edo dendako postontzian uztea. 

Lan horretan interesa duenak ezinbestean Bakaikuarrok herri kooperatibaren proiektuaren printzipio eta filosofiarekin bat egin beharko du, egitasmoarekiko konpromisoa adierazi eta traturako erraztasuna izan.