Bakaikuko udal idazkaritza itxita dago

Guaixe 2025eko uztailaren 7a

Bakaikuko Udalaren ibilgailua udaletxe parean aparkatuta. ARTXIBOA

Hilaren 14ra arte hala segituko du.

Bakaikuko Udalak jakinarazi duenez, garagarrilaren 30tik garilaren 14ra udal idazkaritza itxita egonen da. Bere ohiko jarduna hilaren 15ean berreskuratuko du udal idazkaritzak. Bitartean, premiazko gairen bat duten bakaikuarrek 660 143 281 telefono zenbakira hots egin dezakete. Itxierak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.