Bakaikuko festetako auzolanetan izena emateko aukera dago

Guaixe 2025eko uztailaren 17a

Bakaikuko festetan plaza beteta. ARTXIBOA

Bakaikuarrek urtean behin auzolan bat egin beharra dute.

Bakaikun festak behar bezala ospa daitezen hainbat lan egin behar dira. Bakaikuko Udalak festetako auzolanetan izena emateko deialdia egin du. Lau egiteko izanen dira: auzateetan ardoa banatzea, haurren jolasak antolatzea, eszena tokia muntatzea eta zezensuzkoa eramatea. Udalak gaztigatu duenez, "ideia eta proposamen gehiago jaso nahi genituzke". Horretara animatu ditu bakaikuarrak. 

Auzolan horietakoren bat egin nahi duenak izena emateko bost modu ditu: bakaiku.eus webguneaz, udalaren Whatsapp edo Telegram kontuetara (622 268 161) mezua bidaliz, partehartzea@bakaiku.eus posta elektronikora mezua bidaliz, udaletxeko idazkaritzan edo 948 562 509 telefono zenbakira hots eginez eta, azkenik, Ekhi Etxeberria edo Josetxo Kintanari esanez.